Candidatos
Izangaiak

2010eko Omanaldia

2010eko Omanaldia

ZORIONAK, IZAGAI GUZTIOI!

ZORIONAK, IZAGAI GUZTIOI!

Omenaldiaren galan hauxe geratu zen argi: guzti-guztiek merezi zuten saria, beren ekarpenengatik, beren eskuzabaltasunagatik eta zahartzeko moduagatik. Adinekoen eguneroko lanaren omenezko txalo-zaparradak burrunba egin zuen entzunaretoan.

Baina hiru saritu besterik ez ziren egon: Angel Serrano Martínez, Francisca Legarreta Goikoetxea eta Miguel Bertolín Leonardo.

 

2010eko AITITE-AMAMA GAILENAK

  •  “Gaurko Nagusia” Omenaldiak “Museo Guggenheim Bilbao” museoko entzunaretoan eman ditu lehenengo sariak.

Bizitasun handikoak dira eta auzokoak, senideak edo ingurukoak laguntzen erabiltzen dute bizitasun hori. Oso gogotsuak dira, 65 urtetik gorakoak badira ere. Eskuzabaltasunez eta izenik eman gabe egiten duten lana aintzat hartzea merezi zuten. Hamazazpi izangaiek merezi zuten saria, zeren eta guztiak baitira aitite-amama gailenak, baina azkenean, epaimahaikideek “Gaurko Nagusia” lehenengo omenaldiko hiru irabazleak aukeratu zituzten, gizartean esku hartzeagatik eta gizarteari egindako ekarpenengatik. Miguel Bertolínek, Francisca  Legarretak eta Ángel Serranok, senideez eta lagunez inguratuta, Ricardo Barkala Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotziaren eskuetatik jaso zuten saria.

Hiru sarituek ez ezik honako hauek ere osatzen dute 17 izangaien zerrenda: Ángel Calvo, Criselda Villa, Cristina Conde, Elisabete Barriqueta, Iluminación Fernández, Jesús Requero, Jon Andoni Usparicha, Juan Carlos Riel, Libe Asua, Mª Cristina Velarde, Pedro Santamaría, Pedro San Segundo, Bittor Txakartegi eta José Antonio González Ortiz.

Agurtzane Bilbaok dena eman zuen agertokian ekitaldiko aurkezle bikaina izateko eta bi orduz entzule guztiak “eserlekutik mugitu gabe” adi-adi egon ziren. Epaimahaikideekin solasean aritzeko aukera ere izan zuen: Felipe Zorrilla Nagusilango presidenteordea, Mª Angeles García Iparkutxako erretirodunen taldeko kidea, Natxo Arnaiz Boluntako zuzendaria, Iban Arrien Euskadiko Fisioterapeuten Elkargoko presidentea, Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteko presidentea eta Nagusiak elkarteko presidenteordea. 

Artelana

Miguelek, Pantxikek eta Serranok, jendaurreko aintzatespena ez ezik artelan ederra ere jaso zuten, zeren eta Agustín Ibarrola omenaldiko golardoa diseinatzeaz arduratu baitzen.Egilea bera ekitaldian egon zen eta Los abuelos: el aitite y la amama brontzezko eskultura bikainaren xehetasun txikiak eta esanahia azaldu zituen: eskulturaren pleguek eta, Ibarrolak berak deitu zituenez, forma “puskatuek” gizakiek bizitzan aurre egin behar izaten dituzten bideak gogorarazi nahi dituzte.

Olmo eta Don Celes

Luis del Olmo, "Olmo"ere egon zen gure artean. Don Celesen eskutik “Gaurko Nagusi” baten izaera baikorra ekarri zigun. Pertsonaia hori inoiz zahartzen ez bada ere, Olmok aitite agurgarri bezala marraztu zuen agertokian eta bi aitite motei (zorrotzak eta amore ematen dutenak) buruzko kontakizun batekin osatu zuen.

Aitite-amamak, iloben aburuz

Eta horrelako omenaldi batean, iloben aintzatespenak ere egon behar zuen, hain zuzen ere, “Aitite-amamen onena” lehiaketaren eskutik. Ikastetxe askok parte hartu zuten: Markinako Bekobenta, Barakaldoko Mukusuluba, Ayalde Ikastetxea eta Loiuko Lauro Ikastola, Getxoko Nuestra Señora de Europa eta Bilboko Felix Serrano eta Zamakola-Juan Delmas ikastetxeak.

Aitite-amamari omenaldia lau umek antzeztu zuten (Sara Intxaurtieta (Nuestra Señora de Europa), Jon Sahuquillo (Zamakola), Itziar Arranz (Mukusuluba) eta Jon Cabo (Lauro)) eta lehiaketara aurkeztu zuten idazlanaren zatitxo bat irakurri zieten aitite-amamei.

Musika eta poesia

Gala guztian zehar, entzunaretoa betetzen zuen emozioa lasaitzeko balio izan zuen musikak. Mónica eta Samuelen olerki dramatizatuekin izugarri gozatu genuen, baita  Hippy Johnny and The Jewellers taldearekin ere, “betiko” abesti batzuen bertsioak jo baitzituen. Eta Ander Carrerasek eta José Angulok dantzatu zuten sarituen omenez.

ESKERRIK ASKO, ARRATSALDE GOGOANGARRI HORI POSIBLE EGIN ZUTEN GUZTIEI!

2010EKO MAHAIKIDEAK

  • D. Luís Olmo Alonso,  ‘Olmo’. Dibujante.
  • D. José Ángel Iribar. Portero Athetic Club.
  • D. José Luís Korta. Entrenador de Kaiku
  • D. Ricardo Barkala. Acción Social Ayto. de Bilbao
  • D. Iñigo Pombo. Director de personas mayores – Diputación Foral de Bizkaia
  • D. Sabin Ipiña. Presidente Asoc. jubilados y pensionistas Bizkaia-Nagusiak.
  • D. Felipe Zorrilla. Vicepresidente de Nagusilan
  • D. Natxo Arnaiz. Presidente de Bolunta
  • D. Jon Aldeiturriaga. Presidente Asociación Comerciantes Casco Viejo.
  • Dña Maria Ángeles García Pérez. Colectivo de Jubilados  Ipar Kutxa.
  • D. Iban Arrien. Presidente del Colegio de Fisioterapeutas del País Vasco.

2010EKO BABESLEAK

  • Ipar Kutxa
  • Ayuntamiento de Bilbao
  • Abuelo Actual
  • Deia

2010EKO LAGUNTZAILEAK

  • Nagusiak
  • Bolunta
  • Pausoka
  • Nagusilan
  • Asoc. Comerciantes del Casco Viejo
  • Colegio Fisioterapeutas del País Vasco
  • Club de Remo Kaiku

ere proiektuaren alde!

  • Grupo Urgatzi. Babesten. Vitalitas
  • Etxekide
  • Gaes
  • Medical Optica
  • Igurco
  • Viajes Cemo
  • Signo Digital
  • Naturalia
  • Ayuntamiento de Abanto-Zierbena
  • Uhagonlan – Apoyo Familiar Domiciliario
  • Huertas Lúdicas

Artxiboa

Marketing Online nlocal