Candidatos
Izangaiak

Gehiengo ikusezina

Gure protagonistak, adinekoak, gizarteko talde ugariena bada ere, informazio eta protagonismo gutxi sortzen du gure ingurunean. Datu batzuk besterik ez:

Estatistikako Institutu Nazionalaren eta Foru Aldundien datuen arabera, 2008ko urtarrilaren 1ean, 65 urteko edo hortik gorako 400.000 biztanle zegoen EAEn, eta Bizkaian, 221.000, hots, biztanleria guztiaren % 19,3. Bilboko biztanleen % 21 dira 65 urtetik gorakoak. Ehuneko hauek adinekoek gizartean duten zereginarekin bat al datoz? Gaur egun, inolaz ere.

Halaber, talde hau gero eta ugariagoa da, eta azken urteotan izan duen bilakaera da horren erakusgarri: azken 16 urteetan, EAEko biztanleriaren % 12,7 izatetik % 18,7 izatera (2008an) igaro da.

Eustat-en arabera, EAEko biztanleriaren etorkizuna hau izango da 2005-2020 urteetarako: 2020an, 65 urteko edo hortik gorako pertsonak biztanleen %22,5 izango dira. Eta 85 urteko edo hortik gorako pertsonen ehunekoak izango du hazkunderik handiena: 2005eko % 2tik 2020ko % 4,1era.

Testuinguru honetan, sari honek garrantzi handia du maila guztietan.

Izangai finalista guztien bitartez egiten dira ikuskor adinekoak, zeren eta, adinekoen dohainik onenak eta gure gizartea garatzeko ekarpen handia gauzatzen baitute. Horiek baitira protagonistak.

Marketing Online nlocal