Candidatos
Izangaiak

Omenaldia gure nagusiei

Helburua

Jendaurreko aintzatespena zor genien adinekoei, gure gizartea garatzeko egiten duten ekarpenagatik. Zeren eta, hainbat arlotan, esaterako, kirolean, kulturan edota enpresan, sari eta ohorezko aipamen asko baitago, baina adinekoei dagokienez, tokiko ekimenak, ekimen pribatuak edo berariazko ekimenak baino ez dira antolatzen.

Proiektu honi ekin genionean, adinekoen “Goya” edo “Oscar” sariak izateko asmoa genuen. Gure nahiak, ordea, sobera gainditu dira, Agustín Ibarrola artista entzutetsuaren laguntzari esker, zeren eta eskultura bat sortu baitu omenaldiarentzat berariaz. Horiek horrela, Gaurko Nagusia  adineko Ibarrola da. Gure saria, aldi berean ikurra dena,“Los Abuelos: Amama y Aitite” eskultura bikaina da (50 eskultura baino ez dira egin). Artelan preziatua nahiz ohorezko aintzatespena.

Sari honek adinekoei zeregin protagonista eman nahi die. Horretarako:

- Hainbat arlotanegin dituzten ekarpenak ezagutaraziko dira, omenaldi bakoitzaren gaiaren arabera.

- Adinekoen erreferente izango den pertsona-eremua sortuko da, Bizkaiko gizartearen adinekoekiko aintzatespenaren erakusgarri izango direnekin.

- Adinekoen balio aktiboagorantz sustatuko da.

- Belaunaldien arteko harremanak sustatuko dira.

Nor izan daiteke izangai? Adineko bizkaitar oro, hainbat gizarte-eremutan ekarpen nabarmenak egin baditu, hala nola, gizarte-ekintzan, kirolean, enpresan, kulturan...

Nork aurkez ditzake izangaiak? Saria merezi duen norbait ezagutzen duen elkarte edo pertsona orok.

Nola aurkeztuko dira izangaien zerrendak?Izangai-zerrenda aurkezteko orria eta izangaien merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztuko dira.

Erakunde laguntzaileetan  eta behera kargatzeko atalean eskuragarri dauden izangai-orriak beteko dira eta adierazitakoa beteko da. Ikusi helbideak Aurkeztu izangaiak atalean.

Nola ezagutaraziko da erabakia? Epaimahaiak jendaurrean aditzera emango du finalisten zerrenda. Sarituen izenak omenaldian jakinaraziko dira. Erakunde laguntzaileek, komunikabideek eta omenaldiari buruzko aldizkariak ere jakinaraziko dituzte.

Noiz izango da omenaldia?Epaimahaiak, finalisten zerrenda ez ezik omenaldiaren eguna era jakinaraziko du jendaurrean.

Zertan datza omenaldia?Epaimahaikideak, finalistak eta omenaldiarekin loturiko beste gonbidatu batzuk egongo diren ekitaldian datza.

Nolakoa den:
Ekimen aitzindaria da. Sari kolektiboa, zeinean Bizkaiko adinekoekin zerikusia duten erakunde publiko eta pribatu entzutetsuek parte hartzen duten.

Golardoa:
Egilearen hitzetan,eskultura horrelakoxea da:“la vida de las amamas y aitites, como un árbol cuyo tronco se retuerce, se gira o se quiebra, pero crece siempre hacia arriba”. Artistak, lana sortzeko prozesuan, hainbat alderdi izan du kontuan, hala nola, eskultura monumental baten tamainaren eskalagarritasuna, geroan plaza publiko batean jarriko dela pentsatuz. Zeren eta, Agustín Ibarrolaren hitzetan, adinekoek,“son los que realmente están construyendo nuestra sociedad, por eso este es el homenaje que la gente mayor estaba esperando”.

Epaimahaikoak

• Ricardo Barkala. Eudel.

• Andoni Rekagorri. Bizkaiko Foru Aldundiko Adinekoen zuzendaria.

• Manuel Cuenca Cabeza. Deustuko Unibertsitateko Aisia Ikasketen Zuzendaria

• Sabin Ipiña. Bizkaiko “Nagusiak” Elkarteko presidentea.

Mª Celia Uria. Nagusilan.

• Mª Carmen Gutiérrez. Secot-ko presidentea.

• Natxo Arnaiz. Bolunta-ko presidentea.

• Inés Venero. Abuelo Actual.

• Jon Aldaiturriaga. Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteko presidentea.

• Maria Ángeles García Pérez. Ipar Kutxako erretirodunen taldea.

• Iban Arrien. EAEko Fisioterapeuten Elkargoko presidentea.

• José Luís Korta. Kaiku-ko entrenatzailea.

• Jesús Llona. Nutrizionista.

Garbiñe Badiola. Etxekoandre.

Marketing Online nlocal